Proiektu ederra da hau, eta 50. urteurreneko jardueren artean martxan jarri dugu. Apirilaren 23an liburuaren eguna da. Katalunian, egun horretan,
liburu bat eta arrosa bat oparitzen dira. Itxaropena Ikastolan geure erara egitea pentsatu dugu, eta zer egingo dugu? Trapagarango eta inguruko 50 denda eta tabernen bidez, guk geuk egindako orri-markatzaileak oparituko dizkiegu egun horretan pasatzen diren bezero guztiei. Hori izango da Itxaropena Ikastolaren oparia herri guztiarentzat, liburuaren eguna dela eta, bere 50. urtebetetzea ospatzeko.

Nola egingo dugu?

Itxaropena Ikastolako ikasle bakoitzak eskuz idatziko du (txikienek zuen laguntza behar izango dute horretarako) liburuaren egunerako mezua orri markatzaile batean, bere izenarekin (abizenik gabe) eta haien gelarekin. Gutxienez 5 kopia egingo dira markatzaile bakoitzeko.

Gutxi gora behera 500 ikaslek parte hartuko dute, bakoitzak 5 markatzaile izango ditu bere izenean, eta 2.500 banatuko dira. 2.500 orri-markatzaile horiek 50 ontzitan banatuko dira (50 orri-markatzaile bakoitzean). Markatzaile horiek apirilaren 23an, liburuaren egunean, proiektu honetan parte hartuko duten denda eta tabernetan eskuragarri egongo dira. Egun horretan, parte hartzen duten denda edo tabernetako batetik pasatze den pertsona orok Itxaropena Ikastolako ikasle batek egindako orri-markatzaile original bat jasoko du opari gisa. Ideia polita iruditzen zaigu,

ikasle guztiak inplikatuko dira eta zuen laguntza eta lankidetza eskatzen dizuegu.