Ikastolako ikasleak ingurumenarekin konprometituta egotea nahi dugu, eta Agenda 2030 proiektuaren barruan, LHko gazteekin klima-aldaketa eta horrek gure bizitzan izan diezakeen ondorioak lantzen aritu gara.

Hemen duzue egin duten azalpen-bideoa, egoerari buelta emateko eta gure ingurunea zaintzeko proposamenekin. Gainera, Lehen zikloko ikasleek hainbat jarduera egin dituzte ere honen inguruan, hala nola, ekologismoa egunerokotasunean sustatzeko zenbait arau sortzea edo birziklapenean oinarritutako ideia piloa jolasak, eskulana eta abar egiten.