Baserrian egun batzuk igarotzea esperientzia zirraragarria eta aberasgarria da beti gure ikasleentzat, baina, gainera, film bat grabatzen egun batzuk igarotzen badituzte, denak du aparteko emozio puntu bat.
Hala gertatu da LH5eko ikasleekin, hilabete honen hasieran egun batzuk eman baitituzte Morgan, Gernikatik gertu. Bertan, interpretazio gaitasunari ez ezik, kamerekin, klaketekin eta film bat grabatzeak dakartzan alderdi tekniko guztiekin duten maisutasuna ere erakutsi dute.
Copyrighta dela eta, filmaren kopia familiei bakarrik luzatu zaie, baina guztioi uzten dizuegu esperientzia zoragarri honen irudien bilduma.
ARGAZKI BILDUMA