Oporretara joan aurretik, LH2 eta HH5eko ikasleak Lurraskara joan ziren baserrira eta han eman zituzten eskolako azken egunak. Esperientzia bikaina izan zen, urte pare bat generamatzalako elkarrekin gaua pasa eta gure ohiko ingurunea ez denaz gozatu ezinik.
Bertan, haurrek erroskillak egin zituzten, bi antxumeren jaiotza ikusi ahal izan zuten eta naturaz eta animaliez inguratuta egon ziren, lagun guztien lagunartetik asko ikasteaz gain.
IKUSI HAUR HEZKUNTZAKO ARGAZKIAK IKUSI LEHEN HEZKUNTZAKO ARGAZKIAK