LHko lehen eta bigarren mailako ikasleak Azkuna Zentroan izan dira egunotan, Bilbon, ‘Vademecum’ antzezlanaz gozatu ahal izateko.

Esperientzia bikaina izan da antzerkia gure txikiei hurbiltzeko, normalean zinemarekin ezagunagoak izaten direlako, baina ez horrenbeste antzerkiarekin. Horrela, obra baten publiko izatearen kodeak ikasi dituzte eta, gainera, aktoreek taulen gainean egiten duten lana gertutik ikusi ahal izan dute.

Bide batez, Azkuna Zentroaren instalazioekin ere gozatu dute, hainbat inspirazio dituzten zutabeekin igerileku flotantearekin eta eguzkia erakusten duen pantailarekin, bere arkitektura orokorraz gain.

IKUSI HEMEN ARGAZKIAK