Ekainaren 7an, LH6ko ikasleak Busturiako Madariaga Dorretxera joan ziren egun pasa, Urdaibaiko Biosfera Erreserbaren muinean. Egun ederra igaro zuten hegazti espezieak ezagutzen.

Gainera, asko ikasi zuten biodibertsitateak gizakiari ematen dion onurari buruz, eta espezieak desagertzean galtzen dutena ezagutarazi zieten ere.

Primerako esperientzia izan zen ingurune naturalarekin konektatzeko eta haren garrantziaz jabetzeko.

EGUNEKO ARGAZKIAK