Dakizuen bezala abiatu da Korrika Irun-etik eta martxoaren 24an Baionan amaituko da. Martxoaren 21ean, ostegunean, gaueko 23:18etan Trapagaranera helduko da eta egun horretarako herrian hainbat ekintza prestatu ditu AEK-k, noski ikastolaren parte hartzearekin.
Hau da egun horretarako herriko plangintza:
18:30 Mintzodromoa La Pinta tabernan.
20:30 Karaoke musikatua AEK-tik abiatuta.
Asko bertan ibiliko gara eta 23:00ak aldera ikastolara hurbilduko gara. Beste asko etxetik zuzenean 23:00ak inguruan etorriko dira.
Ikastolako jantokia zabaltzeko aukera dago ere, 21:30etatik aurrera eta 23:00ak arte bakoitzak etxetik dakarren janaria afaltzeko. Baina horretarako, suposatzen duen arduragaitik, gutxiengo kopuru bat beharko genuke.
Horregatik gustatuko litzaiguke jakitea zenbat pertsona etorriko diren ikastolara afaltzen.
Mesedez erantzun hurrengo galdetegia (martxoaren 19ra arte): jende nahikok ez badu izena ematen ez dugu ikastolako jantokia zabalduko.