Tipi tapa, tipi tapa, korrika!
Korrika 22ak goizeko ordu bata eta erdietan Trapagaranen harrapatu gintuen arren, ehun pertsonatik gorako talde potente bat bildu ginen Ikastolako ateetan gure kilometroa harrapatzeko.
Saioa, ikastetxeko idazkari, eta Irune, kontseilu errektoreko kide, arduratu ziren lekukoa hurrengo punturaino eramateaz, euskararen alde egin zuen Korrikako furgonetak animatuta, Itxaropena Ikastolaren 50 urteak ospatuz.
Ikastolan gaua igaro ondoren, afaltzen, karaokean abesten, patioaz eta batzuen eta besteen konpainiaz gozatzen iritsi ginen une zirraragarrira.
Esperientzia zoragarria izan da, plazer bat zuekin guztiekin partekatu ahal izatea!
IKUSI HEMEN ARGAZKI BILDUMA