Familia agurgarriak,

Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Departamentutik informatu zaigu Osakidetzaren aholkuak aintzat hartuta, Euskadi osoan klase presentzialak bertan behera geratzen direla bihar ostirala, martxoaren 13tik, aurrera 15 eguneko epean.

Gure Ikastolan horrek esan nahi du gaur osteguna azken eguna izango dela eta bihar ikasleak ez direla Ikastolara etorriko. Ez da autobus zerbitzurik egongo, ezta jantoki, goiztiar eta eskolaz kanpoko ekintzarik ere.

Asteburu honetarako aurre ikusita dauden ekitaldiak bertan behera geratzen dira: partiduak, herri kirolak eta abar.

Irakasleak lanean egongo gara eta edozein berririk sortzen bada, berehala informatuko zaituztegu.

Espero dugu zuen laguntzarekin kontatuko dugula egoera berezi honetan.