Azken egunotan, Itxaropena Ikastolako gure ikasleek hainbat kirol erakustalditan parte hartu dute: alde batetik, gimnastika erritmikoko ikasleek beren talentu guztia erakutsi dute ortuellan, eta herri kiroletako gazteek ere parte hartu dute beste erakustaldia batean herrian bertan.

Bestetik, Hezikiko eskolaz kanpoko parte-hartzaileek -eskolaz kanpoko ekintza honen helburua ikasleek hainbat kirol ezagutzea da, ondoren nahiago dutena hauta dezaten- ere erakustaldia egin dute Lasesarren, Barakaldon.

Hona hemen bizitako esperientziaren irudiak:

ARGAZKI BILDUMA