Itxaropena Ikastola 2022a bereziki ospatzen ari da.

50 urte bete ditugu, eta pandemiak zailtasun asko jarri dizkigun arren, data horri merezi duen garrantziaz ospatzeko pausoak ematen has gaitezke jada.
Familiekin egin dugun lehen ekitaldia ‘Kantu Kolore’ren zuzene saioa izan da, ‘Peru Krokodiloa’ ikuskizunarekin.

Horrela, 350 lagun baino gehiago bildu ahal izan gara Ikastolan abestiak dantzatu eta gozatzeko, gure txikiei espazio berezia emanez, ikuskizuna beste inork ez bezala disfrutatu baitute, koreografiak jarraituz eta abesti bakoitza jarraituz.

Pozgarria izan da 50. urteurreneko lehen ekitaldian zuekin berriro elkartu ahal izatea, eta espero dugu berriro ere hemen izango zaituztegula festan jarraitzeko.