Duela egun batzuk Jon Barrokal LH4 klasetik pasa zen. Ikasleekin bertsolaritzan lantzen diren teknikak berrikusten egon zen: errima, errepikapenak, metaforak, onomatopeiak…
Umeak oso gustora egin ziren eta saioa bukatzeko olerki pare bat abestu zituzten. Jon ere oso pozik egon zen eta ikasleen zaletasuna eta prestakuntza ikusita, harrobia dagoela komentatu zigun. Gora gure bertsolari gazteak!