Gaurkoan, jantokian bizi dugun berrikuntza baten berri eman nahi dizuegu: gure ikastolako jantokian, Ausolanek sukaldaritzako proiektu berezi bat hasi du. Aurten, gure ikasleek munduko hainbat lekutako benetako errezetak dastatzeko aukera izango dute. Horri esker, esperientzia gastronomiko berriez gozatzeaz gain, hainbat kulturari buruz ere ikasi ahal izango dute, janariaren bidez. Ziur gaude ekimen honek zaporearen bidez aberastuko duela haien esperientzia.