Okerrak azkar konpontzea jakinduriaren seinale omen da, hala izan beharko. Duela egun batzuk Ikastolatik esan genizuen Covid-19 egoera zela eta, jantoki zerbitzua egun solteetan erabiltzeko aukerarik ez zela egongo aurten.

Azken egunetan, familia batzuk hurbildu zarete Idazkaritzara zerbitzu honen egoeraren berri izateko, eta zuen eskaerak kontutan izanda, jantokiko koordinatzaileekin genituen aukera guztiak begiratzen ibili gara eta emaitza garbia lortu dugu: protokoloak mantenduz, jantokian egun solteak eskatzeko aukera luzatuko dizuegu bihartik aurrera.

Ondorioz, 2020ko irailaren 18tik aurrera, jantokian egun solteak eskatu ahal izango dituzue Idazkaritzan.