Ba bai, lagunak, Itxaropena Ikastolak 50 urte bete ditu eta ospatu beharrean eta nahiean gaude. Orain arte, pandemiak zaplastekoak besterik ez dizkigu eman antolatu nahi genuen ekintza bakoitzean. Urriaren amaiera aldera, familia guztientzako babarrun-jana antolatzeko asmoa zegoen, bertso afari bat ere aurreikusita zegoen, eta, bi kasuetan, pandemiaren ondorioz, egoera hobetzen zenerako atzeratu behar izan genituen.

Kantu Kolore-renemanaldia antolatu ahal izan genuen, 300 familiek parte hartu zenuten. Unehonetan batzorde bat dago martxan, eta gorabeherak izan ditugun arren, parte hartzera gonbidatu nahi zaituztegu. Zuen lankidetza behar dugu martxan jartzea erabakitzen ditugun jarduerek ahalik eta indarrik handiena izan dezaten, norberak ez ditu egunero 50 urte betetzen eta. Merezi dugun bezala ospatu behar da eta are gehiago pandemiaren ondoren.

50. urteurreneko KAMISETA proiektua

50. urteurreneko batzordeak onartu zuen proiektuetako bat 50. urteurrena ospatzeko kamiseta baten edizioa izan zen. Horretarako, Ikastolako ikasleen
artean lehiaketa bat jarri zen abian. Esan beharra dago aurkeztutako proposamenen maila oso altua izan zela eta epaimahaiari kosta egin zitzaiola
erabaki bat hartzea. Irabazlea, Oier DBH 3.B mailako ikasleak aurkeztutako proposamena izan zen. Oierren diseinutik abiatuta, idazkaritzan eskuragarri dituzuen 50. urteurreneko kamiseta ederrak 10 €tan daude salgai.

Baina hori ez da guztia, 50. urteurren honetarako proiektu eta jarduera berriak prestatzen jarraitzen dugu. Batzordea kide berriak hartzeko irekita dago; animatzen bazarete, nahikoa da idazkaritzan izena aurrez aurre edo posta elektronikoz ematea, zain gaituzu.