Hurrengo larunbatean, Otsailak 26, Itxaropena Ikastolak Trapagarango inauterietako jeitsialdian parte hartu du. Berri honen bidez egun horretako jeitsierarako hainbat argibide jakinarazi nahi dizkizuegu:
- Desfilean, taldeetako 4. postua egokitu zaigu, beraz, bakarkako taldeen ondoren joango gara.
- 17:30etan Ikastolako patioan geratuak gara entsailu txiki bat egiteko guztien artean. Herriko irteera arratsaldeko 18:30etan izango da.
- Polikiroldegian dantzatzeko Korrontzi taldearen ‘Biribilketa’ abestia erabiliko dugu. Testu honen azpian duzue entzuteko.
- Maskarilla erabiltzea derrigorrezkoa izango da. Mesedez, izan arduratsu gai honekin.
Larunbatean primeran pasako dugu!