Familia agurgarriak,

Gabonetako oporrak pasa dira eta baditugu berriro ikasleak Ikastolan. 2021 itxaropentxu agertu zaigu baina gure eguneroko errealitatea gogorra izaten jarraitzen du. Familia asko, gehiegi esango genuke, COVID-19ren ondorio larriak pairatzen ari dira, batzuk osasuna kolokan eta besteak, euren egoera ekonomikoa estu eta larri bizitzen.

Itxaropena Ikas komunitatean gogor jarraitu behar dugu pandemiari aurre egiten. Denbora baduzue, berrikusi protokoloa gogorarazteko indarrean ditugun neurriak. Denbora ez baduzue, hemen dituzue aipamen nabarmenenak:

  • HHkoak ezik, beste guztiak musukoarekin etorri behar dira ikastolara. Musuko homologatua eta egoera egokian ekarri behar da. Autobusean musukoa derrigorrezkoa da eta ezin izango da kendu.
  • HHkoak 8:45tan gelan egon beharko dira: ez dago ordutegi malgurik, beraz, puntualak izan. Irteera 16:15etan izango dute.
  • 16:30tan amaitzen da ordutegia eta ez ikasle eta ez familiak ezin dira Ikastolako patioan geratu. 16:45tan patio nagusiko ateak itxi egingo dira.
  • Covid-19 kasuren bat Ikastolan ematen bada, Ikastolak kudeatzen du Osakidetzarekin batera, baina Ikastolatik kanpo ematen diren kasuetan, Ikastolak ez du kontrolik. Kasu horietan mesedez, deitu lehenbailehen Ikastolara eta informatu tutoreari egoeraz, horrek asko lagunduko baitliguke arazoari aurre egiten.

2021 urte berri honek keinu bat egin digu txertoarekin, baina txertoa guztiengana zabaldu arte tentuz mantendu behar gara.

Ondo hasi 2021 urtea eta ongi etorri ITXAROPENA Ikastolako 2020/21 Kurtsoko 2. hirulabetera.