Dakizuenez, hurrengo ekainak 16an, Ikastolak bere urteroko jaia ospatuko du, baina gauzak behar bezala irten daitezen, denok parte hartu beharko dugu eta gure laguntza eskeini, Ikastolak festa ikusgarria, kolaboratiboa eta handia izan dezan. Guztion presentzia bermatu nahi dugu antolaketan: bai ikasle, zein irakasle, langile eta familiena ere.
Hauek dira antolaketan parte hartzeko dituzuen aukera ezberdinak:
 

Boluntarioak behar ditugu festako antolakuntzan

Ikastolako ateetan ikus dezakuen bezala, boluntarioen bila gabiltza muntaketa, desmuntaketa eta bazkari zerbitzua aurrera eramateko. Honetan laguntzeko, idazkaritzan izena eman beharko duzue hauetako talde bat -edo batzuk- aukeratuz:

1 Taldea: hasierako muntaketa, festa hasi baino lehen

2 Taldea: bazkari zerbitzua

3 Taldea: demuntaketa, festa bukatu ostean

 

Pintxo eta tarta txapelketan parte hartzea

Aurtengo berrikuntzen artean, pintxo eta tartan txapelketan parte hartzera animatzen zaituztegu: horretarako, pintxoen kasuan, zuen aukerako 12 pintxo ekarri beharko dituzue, eta tarten kasuan, 10 zatitako tarta bat.
Gogoan izan, lagunarteko txapelketa dela hau, eta ez duzuela zertan profesionalak izan behar, gure maitasun osoz egingo baitugu baloraketa. Ziur txef bikainak zaretela etxean!
 
 

Eta batez ere… ¡bila dezagun girorik onena!

Guretzako garrantzitsuena, larunbatera begira, Ikastola festa alaia, ahalik eta handiena eta dibertigarriena ospatzea da. Helburua, hurrengo urteko DBH 4koen elkartruke bidairako funtsak lortzeaz aparte, guztiak Ikastolan biltzea da, eta elkarrekin bikain pasatzea. Anima zaitezte etortzen!