Hemen duzue Ikastolako Jaiko programazioa Ekainak 16an zehar:
 

11:00 |

Festaren hasiera
Save The Childrenekoek Ikastolari aipamena, Liburuaren eguneko kanpainaren arrakasta dela eta.
Liburu eta mahai joko azoka
 

11:00 – 12:00 |

Pintxo eta tarta txapelketa

  • Gogoan izan, pintxo txapelketan parte hartzeko minimoa 12 pintxokoa dela. Tarten kasuan, 10 zatiko tarta izan beharko du. Txapelketa bietan, sariak izango dira.

Tailer ezberdinen erakustaldia.
Euskal dantzen emanaldia.
 

13:00 – 14:30 |

Gynkana eta jokoak txikitxoentzako.
 

14:30 – 16:00 |

Bazkaria.

  • Festako menua Sukalde enpresarekin egingo da eta paella izango dugu bazkaltzeko. Bi menu mota egongo dira: nagusien menua, 8,5 eurotan, eta txikiena, 5,50 eurotan. Idazkaritzan entregatu beharko duzue bidali zaizuen izena emateko orria. Menuaren barnean ogia eta ura sartzen da.

 

16:00 – 18:00 |

DJekin dantzaldia: BAK festa!
 

18:00 – 18:30 |

Biofussion dantza taldearen erakustaldia + Zunba tailerra.
Zozketaren sarien banaketa.
 

18:30 – 19:00 |

SORPRESA
 

19:00 – 20:00 |

Jaiaren amaiera eta garbiketa.