Oporretatik bueltan zenbait berrikuntza nabarituko zenituten ikastolako eraikinean: zuen eskerak eta kezkak kontutan hartuta, Lehen Hezkuntzako sarrerako eskailerak margo ez labaingarriarekin margotu egin dira, eta horrela, euria dugun egunetan, umeak segurtasun handiagoarekin jeitsi eta igoko dira bertatik.
Horretaz gain, Ikastolako bi eraikinak lotzen dituen pasarela ere margo ez labaingarriz margotu da, eta Lehen Hezkuntzako bigarren zikloko eraikinaren sarreran lehio bat ezarri da. Euri zaparradak bizi genituen egunetan, orain arte bertatik ur nahikotxo sartzen zitzaigun eta putzuak sortzen ziren sarrera horretan. Lehio berri honekin, arazoa konpondu egin da.
Gogoan izan hemen gaituzuela edozein zalantza edo kezkaren aurrean erantzuteko eta konponbideak guztien artean bilatzeko!