¡Bueltan dugu Babajana Itxaropena Ikastolan!
Urte batzuetan gure ohiko Babajana zuekin batera ospatzea ezinezkoa izan zaigun arren, urte honetan tradizioa berreskuratuko dugu, sekulako jai giroan.
Datorren azaroaren 19an, Itxaropena Ikastolak Mendi Martxa egingo du goizeko 11etatik aurrera, eta Ikastolan amaituko da. Bertan, babajanaz gozatu ahal izango dugu guztiekin batera. Gainera, mago bat izango dugu bazkalostean txikiek bere trikimailuez goza dezaten, musika egongo da, helduentzako txozna bat, erraldoiak… baita desiraren zuhaitzarekin jarduera bat ere, etorkizunerako nahi duguna parteka dezagun!
Gogoratu hilaren 19ko Babajanan izena emateko mailez bidali dizuegun Google Form bete beharko duzuela, hilaren 14a baino lehen. Hemen dituzue egun horretarako plangintza, menuen prezioa (Helduak 10€ / Txikiak 8€) eta informazio gehiago.
Besoak zabalik izango gaituzue zain!