Irakurketa lehentasunezko lan ardatza da gurean. Aurten Juul kanpainan parte hartu dugu eta hemen utzi nahi izan dizkizuegu egindako liburu hautaketaren argazkiak eta bozketaren emaitza. Bozketa horretan Euskal Herriko ikastetxe askok parte hartu dute eta pentsatzen dugu zuei hau helaraztea lagungarria izan daitekela liburuak aukeratzeko momentuan.

Zer da JUUL Kanpaina?

Euskal Herriko ikastoletako haurren irakurtzeko zaletasuna sustatzeko helburuarekin, Nafarroako Ikastolen Elkarteak antolatzen dituen liburu eta ilustratzaileen hauteskunde literarioei deitzen zaie JUUL. Dena den, JUUL kanpaina, ikastola bakoitzak garatzen duen irakurtzeko zaletasuna bultzatzeko programaren barruan, azken ekintzetariko bat da.

 

Zeintzuk izan dira kanpainaren helburuak?

  • Ikasleek gustukoen dituzten euskarazko liburuak aukeratzea.
  • Irakur zaletasuna eta ohitura areagotzea.

 

Bozketaren emaitzak

 

3-6 urte bitarteko kategorian

  • ‘Hiru Begiko Igela’, Olga De Dios (Denonartean)
  • ‘Polita’, Harold Jiménez Canizales (Denonartean)
  • ‘Boskotea Ohean’, Marie-France Painset (Ibaizabal)

 

6-8 urte bitarteko kategorian

  • ‘Etxe Honetan’, Aintzane Usandiaga (Pamiela)
  • ‘Katta Ametsetan’, Miren Agur Meabe (Elkar)
  • ‘Otsoko eta etxerako bidaia’, Rachel Bright (Ibaizabal)

 

8-10 urte bitarteko kategorian

  • ‘Onin eta Afrikarako Bidaia’, Ibon Martín (Travel Bug)
  • ‘Lapatza’, Paddy Recalde (Elkar)
  • ‘Txomintxo eta Perutxo Lehendakari’, Txomin eta Peru Magdalena (Elkar)

 

10-12 urte bitarteko kategorian

  • ‘Go!Azen 3 – Maddiren amona influencerra’, Jasone Osoro (Alai)
  • ‘Greg 12 – Ihesaldia’, Jeff Kinney (Alberdania)
  • ‘Burnizko Potoa’, Antton Kazabon (Denonartean)

 

12-16 urte bitarteko kategorian

  • ‘Beti Iparralderantz’, Jon Arretxe (Erein)
  • ‘Miñan’, Amets Arzallus eta Ibrahima Balde (Susa)
  • ‘Eskularru Beltzak’, Jasone Osoro (Elkar)

 

Ilustratzaileen kategoria

  • Emmanuel Montiel
  • Enrique Lorenzo
  • Alai Zubimendi
  • Eider Eibar
  • Joseba ‘Josevisky‘ Larratxe

 

Argazkiak