Azken egunotan Itxaropena Ikastolatik pasa da Ianire Prudencio, Granadako Unibertsitatean lan egiten duen sismologo eta geofisikoa, eta gainera, 2001ean amaitu zen belaunaldiko Ikastolako ikasle ohia.

Ianirek sismologiaz hitz egin du DBH4ko ikasleekin, bere ibilbidea kontatu die eta, bide batez, haiekin forum batean parte hartu du gaiarekin lotutako film dokumental bat ikusi ondoren.

Bere esperientziaren bidez, mitoak desmuntatu ahal izan dituzte, bulkanologiaren errealitatea bertatik bertara ezagutu, eta hain hurbilak ez zaizkigun ikaste eta lan aukeretara zabaldu ahal izan zituzten beren ikuspegiak.

Mila esker, Ianire, zure esperientzia gurekin partekatzeagatik. Hona hemen topaketaren argazki batzuk:

IKUSI ARGAZKIAK