Datozen egunetan zehar, eskolaz kanpoko 2022/2023 ekintzetan izena emateko formularioa jasoko duzue korreo bitartez.

Oraindik ere azken zertzeladak ematen ari gatzaizkie aukerei eta ekintzen kudeaketari (ordutegiak, prezioak, etab.), eta beraz, nahiago dugu informazio guztia zuek aldi berean jasotzea, datu guztiak ondo itxita eskeini ahal izateko.

Kuotei, egutegiei eta jardueren eskaintzari buruzko informazioa Ikastolaren webgunean ere eskuragarri izango duzue posta elektronikoa bidaltzen dizuegun unean, baina gogoan izan izena emateko e-mailean jasoko duzuen formularioa bete beharko duzuela.