Ikusi nahi duzue nola sukaldatzen den gure ikastolako sukaldeetan? Azken egunetan, Fernandok, gure sukaldariak, beste eskolei zabaltzeko errezeta batzuk prestatu ditu bideoan, eta interesgarria iruditu zaigu zuei ere informazio hau luzatzea, gure jantokiko lankideek nola lan egiten duten ikus dezazuen.

Horrela ematen die forma Fernandok egunero bazkaltzen ditugun plater goxoei:

Hilabete honetatik aurrera aldaketak eta berrikuntzak izango ditugu ere meanuan: paella begetalaren ordez, arroz integral krematsua eta sasoiko barazkiak jarriko ditugu. Gainera, abenduaren 1ean oilasko-hegalak aldatu eta oilasko errea jarriko dugu erromeroan, limoia barazki-salteatuarekin eta patata errisolatuekin.

Hemen duzue errezeta berrien inguruko informazio guztia: