Joan den ekainaren 16an Ikastolan Euskararen Eguna ospatu genuen. Gure gazteen artean hizkuntza erabiltzea ez ezik, taldean lan egitea ere motibatuko luketen hainbat jarduera egiteko aprobetxatzen dugu. Horrela, nagusiek hainbat tailer egin zituzten txikienekin, dantzak, ipuinak… erakutsi zizkieten, eta egun bikaina igaro genuen esperientziak partekatzen eta euskara ahalik eta gehien erabiltzeko motibatzen.
Esperientziaren argazki eta bideo batzuekin uzten zaituztegu: