Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak Itxaropena Ikastola saritu du Erasmus+ proiektuan akreditatzeagatik.

Gure lankidea eta proiektuaren koordinatzailea den Guruzne Ezkurrak azken hilabeteetan egindako lanari esker lortu da egiaztapen hori, eta akreditazioari esker, Ikastolak beste 5 urteko bermea du Erasmus+eko proiektuetan parte hartu ahal izateko.

Jakingo duzuenez, Erasmus gure ikasleentzako bidaia-tresna ez ezik, Europako eskolen arteko lankidetza, irakasleentzako prestakuntza-bidaiak, ikastaroak eta beste hainbat jarduera ere eskaintzen ditu. Itxaropena Ikastolak 2027ra arte du guzti hau ziurtatuta.

Saria banatu den ekitaldiaren argazki batekin utziko zaituztegu: