Urtero bezala, Gabonetako loteriaren salmenta martxan jarri du ikastolak. Aurten 07222 zenbakiarekin parte hartuko dugu, Itxaropena Ikastolaren 50. urteurrena ospatzeko (1972-2022).

Iaz bezala, familia guztiak izango ditugu kontutan jarduera horretan laguntzeko. Jarduera horrek guztion onura ekarriko du zuzenean, salmentatik lortutako diru guztia ikastolan hobekuntzak egiteko erabiliko baita. Aurten, Errektore Kontseiluak aurreikusi duen helbururik onena “Patio inklusiboa” proiektua finantzatzea izan da. Proiektu horrek patio nagusia birmoldatzea ekarriko du, eta ingurune erakargarriagoa bihurtuko du, era guztietako jokoak barne hartuko dituena.

Loteriaren kudeaketa iazko bera izango da:

  • Familia bakoitzak 20 txarteleko tako bat jasoko du 3 €-tan saltzeko txartel bakoitza. Txartel bakoitzetik, 2,40€ gabonetako loterian parte hartzeko da, eta gainerako 0,60 € Ikastolarentzat.
  • Takoa zuzenean emango zaie ikasleei, familia bakoitzeko ikasle bat baino gehiago badago, takoa ikasle nagusiak jasoko du.
  • Diru fisikorik ez erabiltzeko, familia bildutako diruarekin geratuko da, eta azaroaren 18an 60 €-ko ordainagiria pasatuko zaizue, lotería kontzeptuarekin, bildutako diruaren baliokidea izango dena.
  • Zer egin behar da takoaren matrizearekin? Abenduaren 9an eta 10ean:
  • Txartel guztiak saldu badira, ikasle bakoitzak irakasleari emango dio.
  • Familiaren bat saldu gabeko txartelekin geratu bada, matrizea eta soberako txartelak idazkaritzan entregatuko dira, eta itzulitako txartelen zenbatekoa abenduaren 17an sartuko da familia bakoitzaren kontuan.

Garrantzitsua: abenduaren 10etik aurrera ez da txartelik jasoko.

Datak hurbiltzen direnean, informazio zehatzagoa bidaliko dizuegu hau guztia gogorarazteko.

Edozein zalantza argitzeko, zuen esanetara gaituzue harrera@itxaropenaikastola.eus helbidean edo 94 486 21 29 telefonoan.

Loteria kanpaina arrakastatsua izango delakoan eta zortea lagun izango dugulakoan, agur bero bat.