Hilabete honetan gure ikasleek egin dituzten kirol ekintzen berri eman nahi dizuegu: alde batetik, Martoxaren 3an ikastola Eskola Kiroleko hastapeneko esgrima ikastaroa burutu genuen; bestetik, Martxoaren 11n Ikastolako erritmikako hiru taldeek Santurtziko Serantes Aretoan erakustaldia egin zuten. Amaitzeko, Martxoaren 26an Herri Kirolak ikusteko aukera izan genuen, Zorrotzan, oraingoan Infantilen partez, eta egun berean, Trapagaranen, Hezikiko bigarren topaketa izan zen.