Itxaropena Ikastola
Kiva ProgramaZergatik gara Kiva Ikastola?
KiVa bullying edo eskola-jazarpenaren aurkako programa berritzailea da, jazarpenari eta haren mekanismoei buruzko punta-puntako ikerketak baliatuz garatu dena. Informazio gehiagorako jo Kiva Programaren webgunera, baina hemen duzue pare bat hitzetan programa azalduta:
Prebentzioa, esku-hartzea eta jarraipena
KiVa eskola-jazarpena prebenitzeko eta jazarpen-kasuei modu eraginkorrean aurre egiteko programa bat da, frogatan oinarritua. Prebentzioa funtsezkoa da, baina jazarpenari aurre egitea ere garrantzitsua da, ez baitago jazarpena errotik desagerraraziko duen prebentzio-ahaleginik; jazarpen-kasu bat ezagutzera ematen denean, erabili ahal izango ditugun tresnak behar dira. KiVa-ren hirugarren alderdi garrantzitsu bat da eskolaren egoeraren eta denborarekin gertatzen diren aldaketen etengabeko jarraipena egiten duela; KiVa-n dauden online baliabideei esker egin daiteke hori. Baliabideok eskola bakoitzari buruzko feedbacka ematen dute urtero; zehazki, programaren ezarpenari eta haren emaitzei buruzkoa.
KiVa-ren osagai nagusiak
Kiva-n ekintza unibertsalak eta berariazkoak uztartzen dira. Ekintza orokorrak, hala nola KiVa curriculuma ikasle guztientzat dira, eta jazarpena prebenitzeko xedea dute nagusiki. Berariazko ekintzak, berriz, jazarpen-kasu bat gertatzen denean erabiltzekoak dira. Haien jomuga jazarpenean erasotzaile edo biktima gisa parte hartu duten haur eta nerabeak dira, bai eta beste ikasleak biktimari babesa ematera animatzea ere. Helburua jazarpena gelditzea da. KiVa programa jazarpenari eta haren mekanismoei buruz hainbat hamarkadaz egin den ikerketan oinarritzen da.
KiVa jazarpenari eta haren mekanismoei buruzko ikerketa hamarkadetan oinarrituta dago
Finlandiako Turkuko Unibertsitateak sortu eta garatu zuen, Finlandiako Hezkuntza eta Kultura Ministerioaren Finantzaketaz. Egileak jazarpenaren fenomenoa eta haren mekanismoak hainbat hamarkadaz ikertzen jardun diren adituak dira. Taldeko buruak Christina Salmivalli irakasle doktorea eta Elisa Poskiparta ikertzaile berezi eta doktorea dira.
Eraginkortasun froga zabala
Merkatuan eskola-jazarpenaren aurkako programa asko daude, baina, zoritxarrez, horietako gutxi batzuekin soilik egin dira probak ikerketa zientifiko zorrotzen bidez. Horrenbestez, ez dago nahikoa ebidentzia ziurtatzeko programa horiek benetan lagungarriak direla eskoletan jazarpena murrizteko.
KiVa programaren emaitzak hainbat ikerlanetan ebaluatu dira. Gure KiVa ikerketa-taldeak bildu eta aztertutako datuetan oinarritutako ikerlanak ez ezik, Osasun eta Ongizatearen Institutu Nazionalak ere datu independenteak bildu ditu, eta horiek erakusten dute Finlandian jazarpena eta biktimizazioa murriztu egin direla KiVa programa abian jarri eta hedatu denetik. Gaur egun, KiVa hainbat herrialdetan ebaluatzen ari dira: ateratzear dira Herbehereetako, Estoniako, Italiako eta Galesko nazioarteko lehen ikerlanak. Horrek agerian uzten du KiVa eraginkorra dela Finlandiatik kanpo ere.
Aprendizaje basado en experiencias durante las lecciones para alumnos de KiVa
KiVa adin-talde jakin batzuentzat diseinatu da.
KiVa-k hiru unitate ditu; gaur egun, 1. unitatea eta 2. unitatea Finlandiatik kanpo eskuragarri daude. 1. unitatea 6 eta 9 urte arteko haurrentzat diseinatu da. 2. unitatea 10 eta 12 urte arteko haurrentzat da egokia.
KiVa-k irakasle, ikasle eta gurasoentzako material ugari du; besteak beste, irakasleen gidaliburuak, bideoak, online jokoak, ikasleen eta langileen KiVa galdetegiak, posterrak, txalekoak eta gurasoen gida. KiVa ez da urtebeteko proiektu gisa diseinatu, baizik eta eskolaren jazarpenaren aurkako lanaren parte iraunkor gisa.