Erasmus+

Zer da Erasmus + proiektua?

Erasmus+ Europako Batasunaren proiektua da, ikastetxeen arteko elkarlana sustatzeko, ikasteko esperientziak partekatzeko eta aniztasunarekin aberasteko.

.

Zer egingo dute ikasle partehartzaileek?

Elkarlanean ibiliko dira Europako beste herrialdeetako ikasleekin, eta elkarrekin, proiektu ezberdin baten inguruan arituko dira. Proiektuek gai ezberdinak jorratuko dituzte eta ikasturte bateko edo gehiagoko iraupena izango dute.

.

Nolakoak izango dira bidaiak?

Herrialde partehartzaile ezberdinetara joango dira, taldeka, eta Ikasleak familia giroan egongo dira, familia ezberdinen etxebizitzetan.

Bidaiak astebetekoak izango dira, eta bertara heltzerakoan ikastetxeetan landutako lanak aurkeztu beharko dituzte. Aldi berean, bertako ikasleekin elkarlanean arituko dira, talde multikulturalak osatuz, proiektuen inguruko hausnarketan burutzeko.

Ahalik eta ikasle gehiena proiektuan parte-hartzea dugu helburu, baina ezin izatekotan, aukeraketa bat egingo da hurrengo faktoreak kontutan hartuta: jarrera, konpetentzia sozial eta emozionalak eta konpetentzia linguistikoa.

.

Zer beharko dugu bidaietarako?

Ezinbestekoak izango dira pasaportea edo NANa, eguneratuak, eta guraso edo tutoreen baimena.

PROIEKTUAK


 

PROIEKTUAK


 

PROIEKTUA: Looking Out, Looking In

Zein herrialdeek hartzen dute parte proiektuan?

Eskozia · Albyn School, Averdeen

Grezia – Music School Of Corinth, Korinthos

Italia Istituto D’Istruzione Superiore A. Lombardi, Airola

LituaniaMoletu Gimnazija, Molétai

FrantziaCollege Jules Ferry, Aurillac


.

Zertan datza proiektua?

Musikaren bitartez, Europako herrialde ezberdinek haien kultura herentzia mantendu eta besteei zabaltzea dugu helburu proiektu honekin, ez soilik folklore tradizioen erakustaldi bat eginez, baizik eta tradizio hoietan besteak parte hartzera motibatuz eta ezagutzera emanez, urteak pasata ere manten ditzagun. Europako kultura ezberdinak musika bezalako tresna unibertsala erabiliz batzea.

Proiektuak ere musika klasiko eta korala kontutan izango du, Europan duen tradizio klasiko aberatsari ere etekina ateratzeko. Honen ildoan, proiektuko ideiatako bat da parte hartzen duten ikasle guztiek elkarrekin Europar Orkesta bat sortzea, adibidez.


.

Noiz egingo ditugu bidaiak?

Datak oraindik zehazteke daude. Aurrerago hemen argitaratuko ditugu.

‘Looking Out, Looking In’ proiektuko argazkiak

Kontzertu birtuala

PROIEKTUA: Literacies at the service of integration and citizenship

Zein herrialdeek hartzen dute parte proiektuan?

Portugal · Agrupamento De Escolas De Canelas, Vila Nova De Gaia

ItaliaICS San Domenico Savio Di San Gregori, Catania

FrantziaCollège Henri De Tolouse Lautrec, Touluse

EslovakiaCirkevá Spojená Škola, Dolný Kubín


.

Zertan datza proiektua?

Literaturarekin egin nahi dugu lan hazkunde pertsonalerako, gizarteratzerako eta aldarrikapenerako tresna gisa, literatura garai onekin gozatzeko eta txarrak zerbait hobeak egiteko erabiltzeko elementu kultural bezala ikus dezaten.

Bilatzen dugu ikasleek, nazioarteko beste ikasleekin intekzioan, literatura ulertzea guztiok batzen gaituen lokarri bezala, bereziki orain komunikazioa zailagoa egiten zaigula. Literaturak pertsona gisa batzen gaitu, eta sortu diren distantzia horiek apurtzen ditu.


.

Noiz egingo ditugu bidaiak?

Datak oraindik zehazteke daude. Aurrerago hemen argitaratuko ditugu.

‘Literacies’ proiektuaren argazkiak

PROIEKTUA: What's left for human rights?

Zein herrialdeek hartzen dute parte proiektuan?

Grezia · Genyko Lykeo Ampelokipi, Thessalomiki

PoloniaLiceum Ogolnoksztalcace mistrzostwa, Lodz

ItaliaGobetti Marchesini-casale-arduino, Turin

AlemaniaGymnasium Renningen, Stuttgart

 


.

Zertan datza proiektua?

Gure asmoa Europako hainbat herrialdetako ikasleek iraganean bizitako istorioak partekatzea da eta nola lortu den aintzina eskubideen inguruan sortutako erronkei aurre egitea eta egungo giza eskubideen alde borrokatzen joatea, pausuz pausu. Horrela, esperientziaz beteriko eztabaida sortzea bilatuko dugu, orain arte zer egin den eta oraindik zer egin behar den erabaki dezaten.


.

Noiz egin ditugu bidaiak?

Greziara bidaia: 2019ko azaroak 19.

Alemaniara bidaia: 2019ko abenduak 19.

Covid-19 egoera dela eta, beste bidaia guztiak ezin izan ziren burutu.


.

Esperientzia

Ikasleak alde txikietan bidaiatu dira, 5 herrialde desberdinetako 6 ikasle, guztira 30. Elkarrekin giza eskubideen inguruko proiektu bat lantzen aritu dira, herrialde bakoitzaren ekarpenekin.

Bere lehen topaketa Grezian izan da, elkar ezagutzera lagunduz. Bertan, ‘What’ s left for human rights’ proiektuaren oinarriak finkatu zituzten, bi urterako alajaina. Helburua ez da soilik herrialde bakoitzaren aurkezpen bat egitea, baizik eta haiekin lan egiteko aukera izatea: proiektu bat sortu, landu eta partekatzea, konpetentzia bakoitza lantzea ziurtatuz. Talde txikietan mugitzu badira ere, aldez aurretik ikasgela osoak proiektuaren parte izan du.

Bigarren topaketa Alemanian izan zen. Talde bakoitzak bere herrialdeko hiru argazki eraman zituen berekin, giza eskubideei buruzkoak. Itxaropen Ikastolak honako hauek aukeratu zituen:

La Habana ontziaren argazkia. 1936tik 1939ra bitartean, ume asko Erresuma Batura, Flandriara, Errusiara, etab. eraman zituzten, familiengandik urrun babes bila. Orduan gertatutakoa gaur egun ere errepikatzen ari dela ikusi genuen orduan. Aritzek, ikastolako ikasle ohiak, bizi ahal izan zuen gaur egun Lesbosen gertatzen dena, eta bere esperientziaren bidez garai hartan gertatutakoarekin paralelismoa egin zuen.

Bigarren argazkiak Bizkaiko meatze gunearen ingurunearekin lotura zuen. Eunatek bere aiton-amonei egindago elkarrizketa bat erakutsi zien, garai hartan meategietan bizi ziren baldintzak kontatzen zuena, eta gaur egungoez jabetzeko ere balio izan ziguna.

Hirugarren argazkia, 80ko hamarkadakoa, zuri-beltzeko bat zen, non “Centro Ciudad” irakur zitekeen Bilbon, eta horren gainetik spray bidez euskaratu zen. Ikastolako hiru ikaslek azaldu zuten, ahoak tapatuz, hitz egin ezinik, kartelak erakutsiz, bere garaian euskaraz hitz egiteko debekua zenbateraino iritsi zen azalduz, hizkuntzari dagozkion eskubideak zapalduz. Hain hunkigarria izan zen aurkezpena, non gainerako ikasleek berriro egiteko eskatu zieten aurkezpen nagusian.

Interesgarria izan zen ikasleek euskara gehiago nola erabili zuten ikustea, hura ezagutu eta erabili ahal izateaz harro, lehen inoiz ez bezala sentituz. Ingelesa, adibidez, gainerakoekin komunikatzeko funtsezkoa dela sentitu zuten, baina euskara euren nortasunari dagokion zerbait dela ere ikusi zuten.

Estrasburgotik gertu zeudenez, eta landu beharreko gaia kontuan hartuta, Giza Eskubideen Auzitegira sartzeko baimena eman gintuzten. Bertan, gaur egun bertan egiten den lanaren berri eman genuen, eta jatorrian nola sortu zen azaldu genuen. Ondoren, Europako Parlamentua bisitatzeko aukera eman ziguten, eta Berdeen taldeko kide batekin biltzeko aukera izan genuen, gure proiektua kontatzeko eta gure gaiaren inguruan ematen ari diren pausoez hitz egiteko.

PROIEKTUA: Holandako elkartrukea

Zertan datza elkartrukea?

Elkartrukearen ideia gure ikasleak background-eko jende oso desberdinengana hurbiltzea da, aniztasun mailan oso kultura aberatsa duen herrialde ezberdin batean. Kontraste handia dago gure profilaren eta zurearen artean, eta uste dugu talka hori oso aberasgarria dela gure ikasleentzat.

Horrela, lan egiteko beste modu batzuk ezagutzen dituzte, eta haien hezkuntza beste errealitate batzuetatik ere onura ateratzea lortzen dugu.

Lehen esperientzia egin genuen ikastetxearekin harremanetan jarraitzen dugu, gustura errepikatuko genukeelako ikasle berriekin. Amsterdam nahiko helmuga errentagarria da ekonomiari dagokionez, beraz kostu handirik gabe egin genezake, eta Europan interesgarrienetako bat da.


.

Noiz egin ditugu bidaiak?

2019ko martxoan Holandako HarlemMermeer Lyceum eskolarekin.

.

Holandako elkartrukeko galeria