Itxaropena Ikastolak hiru Erasmus+ proiektu ditu martxan une honetan: ‘What’s Left For Human Rights?’, giza eskubideei buruzkoa; ‘Literacies at the Service Of Integration And Citizenship’, literatur lanen bidezko batasunari buruzkoa; eta ‘Looking Out, Looking In’, musikakoa.

Azken horren barruan, gure ikasleak bildu ditugu ‘Txoriak Txori’, Mikel Laboaren klasikoa, jotzeko eta ondores, kontzertu birtual kolektibo honen parte bihurtu da. Honek Grezia, Italia, Lituania eta Frantziako eskoletako gure kideengana hurbildu gaitu.

Gure musikari gazteek, gainera, ‘Radetzkyko Martxa’ jo dute kontinenteko gainerako ikasleekin batera, bakoitzak bere instrumentuarekin kanta interpretatuz.

Aurrez-aurre elkar ikustea zaila den une honetan elkartzeko modu eder bat izan da guretzat: musikak lotura gisa balio digu eta gerturatu egiten gaitu.

 


** Jakizue bideoaren azpitituluak aktibatu ditzakezuela, ingelesez eta gaztelaniaz, besteak beste.