Ikastolan Erasmus+ proiektuak garatzen jarraitzen dugu.

Proiektu hauek ilusio handiaz bultzatzen ditugu, gure ikastolako ateak Europari irekitzeko aukera ematen digutelako, gure errealitatea aberasten duten beste errealitate, ohitura eta ingurune batzuk ezagutzen ditugun bitartean. Azken hilabetean, DBHko bi ikasle talde Stockholmera eta Toulousera bidaiatu dute, jardunean ditugun bi proiekturen barruan: literaturarena eta Europa anitz baterako istoriena.
Hauei buruzko informazio gehiago Ikastolaren webguneko Erasmus+ atalean aurki dezakezue, baina bi esperientziak zoragarriak izan direla esan behar dugu.

Bide batez, eskerrak eman nahi dizkiegu harrera egin ziguten zentro eta familiei, bai Frantzian, bai Suedian, talde-lan esperientzia hoien eragile ere izan direlako.