Gauza asko esan ditzakegu 2021eko Gabonei buruz, baina gutxi izango lirateke bizi izan dugun eguna deskribatzeko. Gaur, agur esateko bilera telematikoak, ikaskide askoren falta sumatu dugun dantzaldiak eta opariz betetako Olentzero, baina baita osasun arloko segurtasun neurriak ere izan ditugu ikastolan.
Hori bai, animo, indar eta itxaropen mezua utzi nahian: elkarrekin lortuko dugu 2022an egoera hobetzea eta Gabonak inoiz baino elkarrekin igarotzea.
Aurten ere zuhurrak izatea egokitu zaigu eta hau izan da Ikastolako azken eguneko ospakizunaren emaitza.
Ondo pasa oporretan eta asko zaindu!