Ikastolan ez dugu nahi jantokiko orduak ikasleek zer egin ez dakiten ordu galduak izatea, horregatik, Ausolaneko begiraleek tailerrak, jarduerak eta jolasak prestatu dituzte haiekin aurrera eramateko, eskolaz kanpoko uneetan gozatzen jarrai dezaten, eta, gainera, ikasgelatik kanpo ere hainbat gaitasun eta konpetentzia lantzen eta garatzen jarrai dezaten.

Hemen ikus dezakezue azken hilabeteetan egin duten guztia, eta gure txiki eta gazteek nola gozatu duten bazkaldu aurretik eta bazkalostean. Kirolak, arteak, oroimen jokoak, tailerrak… jarduera zoragarriak egin dira jantokiko ordutegian.