Euskaraldiaren edizio berri bat hastear gaudela, Nafarroako Ikastolen egoeraz pixka bat kontzientziatzeko aprobetxatu nahi dugu. Dakizuenez, Ikastolek urteak daramatzate euskararen erabilera geletatik kanpo ere lekualdatu nahian, eta, horretarako, urtean zehar hainbat jarduera egiteaz gain, Errigora kanpaina sortu zuten. Kanpaina horren bidez, bertako produktu bikainez betetako saskiak eskura ditzakezue, eta horrela, bertako hizkuntzari hegoak emateko eta, gainera, bertako ikastolei laguntzeko diru sarrerak lortzen dituzte.
Aurtengo eskaerak Errigorako web ofizialaren bidez egin ditzakezue, azaroaren 12ra arte. Idazkaritzako mail helbidearen bidez ere egin ditzakezue eskaerak, urtero bezala.
Aurrera Nafarroako Ikastolak!