Dakizuen bezala, Euskal Herri osoan zehar euskararen aldeko ekimen bat abiatu da, euskaraldia. Euskaraldia azaroaren 23tik abenduren 3ra bitartean garatuko da; 11 egun euskaraz blai. Bertan bi protagonista dira nagusi Belarriprest eta Ahobizi. Pertsona bakoitzaren arabera jarrera bat edo bestea aukeratuko da.
Belarriprest: Euskaraz hitz egin nazazu, hitz egiten ez dakidan arren ulertzeko gaitasuna badut eta.
Ahobizi: Jendearekin euskaraz mintzatuko naiz eta nire lehenengo hitza beti euskaraz izango da.
Dagoeneko atzera kontaketa hasi da, zuetako askok izena emanda izango duzue webgunearen bidez , baina ikastolan ere izena emateko aukera duzue.
Etorri eta eman izena!
Trapagaran euskalduna lortzera goaz!