Itxaropena Ikastolako eskolaz kanpoko jarduerek lehen hilabetea daramate martxan eta gure ikasleen esperientzia ezin positiboagoa ari da izaten.

Mindfulness, ingelesa, multijarduerak, heziki, atletismoa, futbitoa, gimnasia erritmikoa, volleyball-a, defentsa pertsonala, patinajea… talde guztiak bikain egokitzen ari dira eta astez-aste, modu ludikoan, ikasten doaz pixkanaka.

Gogoratu nahi dizuegu oraindik plaza batzuk geratzen direla izena eman dezazuen, eta zuen seme-alabak animatu ditzakezue probako klase batera joan daitezen, jarduera gustatzen zaienentz ikusteko. Idazkaritzan abisatu besterik ez zenukete egin beharko, eta jarduera bakoitzean proba-egun hori nola egin esango genizueke.

Egun hauetako argazki batzuk uzten dizkizuegu:

IKUSI ARGAZKIAK