Zer da errigora?
Euskal Herria oinarri eta auzolana lanabes dituen ekimen herritarra da. Agerra – Nafarroa hegoalde eta erdialdea- du ardatz eta euskara ofiziala ez den zonaldean eragin nahi du, eremu horretakoak propio diren elikagaiei Euskal Herrian bidea emanez, euskaratik, euskararako eta euskaraz.
Egunetik egunera gero eta zabalagoa den komunitate batek ematen dio gorputza ekimenari; ilusioz eta anbizioz ari diren herritar, nekazari, ekoizle, euskaltzale eta kontsumitzaileez osatutako sare anitz batek. Haien txikitasunetik herrilan handi bat gauzatu nahi dute.
Zein da kanpaina?
Bi kanpaina nagusi egiten dituzte urtero. Udaberrian Nafar hegoaldeko uzta eskutik eskura: bertako oliba-olio birjina estra eta kontserba-sortak Euskal Herri osoko etxeetara banatzen dituzte bertako ekoizpena eta ekonomia sustatuz.
Udazkenean, aurtengoan urriaren 23tik azaroaren 11ra, Nafar Hegoaldeko uzta euskarari puzka: Nafarroa hegoalde eta erdialdeko produktuz osatutako saskiak milaka etxetara eramaten dituzten, eta, auzolanari esker, bertako euskalgintzari ekarpen-ekonomiko garrantzitsua egiten zaio (saski bakoitzaren balioaren %25). Ekarpen hori ezinbesteko da zonaldeko ikastolentzat eta AEK-ren euskaltegientzat, baita sare publikoan D eredua sustatzeko dinamikentzat ere. Gainera, Agerraldia egitasmo berriarekin iturburu eta sustengu ere bada.
Nola egin dezaket produktuen eskaria?
Bidaliguzu mail bat idazkaritza@itxaropenaikastola.eus helbidera eta esaiguzu zein saskiren eskaria egin nahi duzun, zure izen-abizenak adierazita. Guk kudeatuko dugu eskari ikastolatik eta jasotzen dugunean jakinaraziko dizugu.