Itxaropena Ikastolan familien partehartzea ezinbestekoa da. Haiek dira Ikastolako erabaki askoren atzean daudenak eta haiei esker ere doa gure hezkuntza proiektua aurrera. Horregatik, zuretzako mezu hau utzi nahi izan dute:
“Itxaropena Ikastolako errektore kontseiluko kideek esan nahi dizugu gure Ikastola ez dela handiena (txikiena ere ez), baina azken urte hauetan hezkuntza kalitatean, proiektuetan, zerbitzuetan, etabarretan hazten joan garela. Ikastolako familiak eta haien ordezkari garenak oso konprometituta gaude guzti horrekin. Nahi duzu gurekin etorri bidaia honetan? Ongi etorria izango zara! Edozein zalantza baduzu, deitu telefonoz 944862129 zenbakira edo bidaliguzu mail bat.“