Erasmus+ ‘Looking Out, Looking In’ proiektuan parte hartzen ari diren bigarren hezkuntzako ikasleak Aurillacen,Frantzian, bildu dira azken egunotan.

Gure kontinenteko kulturak musikaren bidez uztartzea du helburu proiektuak, eta Europarako sinfonia bat sortzea du helburu guztien artean.

Sinfonia hau herrialde partehartzaileek bikoteka sortuko dute, guztien ideiak batu aurretik, eta guri frantziar taldearekin lan egitea dagokigu. Hain zuzen ere, helburu horrekin egin dute bidaia gure gazteek haraino, orain arteko ideia propioak haien kideen ideiekin bateratzeko, elkarlanean eta aurrez aurre.

Gure musikari gazteek proiektua nola doan ikusten utzi digute eta, gainera, beste neska-mutil batzuekin bizikidetzan esperientzia asko batu dituzte, garapen pertsonalerako ondo etortzeaz aparte, bizitza osorako ere oroimenean izango dituztenak.

IKUSI HEMEN ARGAZKIAK