Duela aste batzuk kontatu genizuen gure ikasleetako hiru, Iratxe, Eñaut eta Iñigo, ‘Sukaldean Sortzaile’ lehiaketako finalean sartu zirela, Ausolaneko gure kideek eta Basque Culinary Centerrek sortutako sukaldaritza lehiaketan hain zuzen. Azken egunetan finala izan da, eta gure neska-mutilek hummus eta babarrun gorriko menu goxoa prestatu dute bertan.

“Gure herrian nahiko ospetsua da errezeta hau, eta gure amamak ere prestatzen zuelako egitea erabaki dugu”.

Bideo honetan ikus dezakezue egun horretan egin zuten lan zoragarriaren laburpena, bai haiena eta bai beste eskoletako ikaskidena ere.

Oso harro gaude gure ikasle sukaldarietaz!