Aurten, Elorrioko Txintxirri Ikastolak antolatu behar zuen Ibilaldia. Zoritxarrez, Covid-19ren egoera zela eta, atzeratu egin behar izan zuten, eta data berria urriaren 18a izatea erabaki zuten. Baina egungo egoera ikusita, Ikastolak ekitaldia bertan behera uztea erabaki du.

Hala eta guztiz ere, datorren astean zehar hainbat kultur ekitaldi egingo dira herrian, eta horien berri izan dezakezue Ibilaldiaren webgune ofizialaren bitartez. Bertan, antolatutako ekitaldi bakoitzaren ordutegiak agertuko dira.

Ibilaldia bertan behera uztea kolpe handia izan da Txintxirrirentzat, urte osoko antolakuntza ahaleginek fruiturik eman ez dutelako. Hain zuzen ere, horregatik behar dute gu guztion laguntza eta, horretarako, laguntza-kamiseta bat diseinatu dute, logotipo berezi batekin. Kalitate handiko kotoiz egina dago eta taila eta kolore ezberdinetan eskuragarri duzue. idazkaritza@itxaropenaikastola.eus helbide elektronikoan egin ditzazkezue eskaerak, urriaren 16ra arte. Bertan, neurria eta eredua zehaztu beharko duzue.

Gogoan izan Ibilaldiaren webgunean jatorrizko katalogo osoa daukazuela, kamisetekin, jertseekin, poltsekin eta gainerako materialarekin. Hoiek ere eskura ditzazkezue Txintxirriko lagunei kable bat botatzeko.

Aurrera Bizkaiko Ikastolak!