Azkenengo egunetan, gure DBHko ikasleek irteera egin zuten lanbide hezitako Somorrostro Zentrora, ikastolako Orientazio Departamentuak antolatua.
Gure ikasleei etorkizun eskaintza ezberdinak erakutsi nahian, bertara hurbildu ginen eta irakasleekin hizketan egin ahal izan genuen. Honetaz gain, gure ikasleei aurkezpena egin zitzaien eta modulo eta tailer ezberdinak bisitatzeko aukera luzatu zitzaien ere, nola lan egiten duten ikus zezaten.
Oso bisita interesgarria izan dela uste dugu, bakoitzak bere bidea topa dezan eta dituen aukerak ezagutu ahal izateko.