Martxoaren 8 hau azken urteko ospakizunen antzeko izango da, berezi samarra, baina Itxaropena Ikastolak ez du berdintasunean eta errespetuan hezten jarraitzeko aukera galdu izan nahi.
2021erako prestatutako jardueren artean, DBH4ko ikasleek grabatu dituzten bideo feministak partekatu nahi dizkizuegu, benetako profesional gisa planteatu eta filmatu bait dituzte.
Emaitza bikaina izan da, eta honek agerian uzten du belaunaldi berriek ere konpromisoa hartu dutela eskubide eta aukera berdintasunean aurrera egiten jarraitzeko.