DBHko ikasleek Ikastolako ikaskide ohien bisita izan dute azken egunotan, eta Lanbide Heziketak eskaintzen dituen irteerei buruz hitz egin dute beraiekin.
Askotan, gure gazteentzat ezaguna izan beharko lukeen zerbait ez da hain ezaguna benetan, eta ez dakite Lanbide Heziketako hezkuntzak zer aukera eman diezazkiekeen.
Horretarako, lehen eskutik bizi izan duten gazte hauen esperientzia baino hoberik ezin genuen eskatu, gure gazteei etorkizuneko ikuspegiak zabaltzen jarraitzeko.
Mila esker guregara etortzeagatik!
IKUSI ARGAZKIAK