Aurreko astean, DBHko ikasleek ‘Harreman Egokien Eguna’ ospatu zuten gelan. Aurtengo egoeran ez digu uzten ospakizun handirik burutzen elkarrekin, baina gelaka behintzat, gure ikaslerik nagusienek Kiva proiektuak bultzatutako eguna disfratu dute lagun artean.
Jazarpenaren aurkako mezuak idatzi dituzte gelak apaintzeko hormirudietan, eta mezu hoien balioa barneratu eta zabaldu dute egunean zehar. Ikastolako erronka, urtero bezala, mezu hori urte osora zabaltzea da.
Hemen dituzue egun horretako bideo eta argazkiak, egin zuten lana ikus dezazuen.
Denok batera, denok aurrera!