2015ean, Fair Saturday proiektua sortu zen Bizkaian, mundu justuagoa, bertutetsuagoa eta pertsonen premiekiko sentikorragoa sustatzeko, kultura-izaerako ekimen berritzaileen bidez, pertsona, hiri eta kultura desberdinen arteko topaketa-zubiak etengabe ezarriz.
Etorkizuna nola sortzen ari garen berriz pentsatzeko unea da. Egungo eredu sozio-ekonomikoak berrikusi behar dira, gero eta handiagoak diren gizarte-, ingurumen- eta ekonomia-erronkei erantzuteko. Azaroko azken larunbatero, Black Friday-ren biharamunean, munduko hainbat tokitan kultur eragileak elkartu egiten dira egun horretan zehar eta, aldi berean, beraiek aukeratutako gizarte proiektu bat babesten dute.
Horren inguruan jarduteko, DBHko Ikasleek ere proiektua Ikastolan ausnartu eta debatitu dute. Gainera, Europako eskola desberdinekin saio birtual bat izan duten horren inguruan ere ibiltzeko.