DBH4ko ikasleak Barakaldoko BECera joan dira azken egunetan, eta STEAM orientazio-jardunaldi batzuetan parte hartu dute, zientziarekin eta teknologiarekin lotutakoak. Bertan, informazio zuzena jaso ahal izan zuten ikasgaietako hainbat profesionalen bitartez, eta, ondoren, talde txikietan bildu ziren, zalantzak argitzeko eta aholku pertsonalizatuagoak jasotzeko laupabost lagunez bakarrik inguratuta.