DBH4ko taldea Gernikan izan da Bakearen Museora joan ahal izateko, gure azken mendeo historia hurbilagotik ezagutu ahal izateko. Bertan, gerraren izugarrikeriak eta hirian gertatutako guztia gogoratu ahal izan dute, argazki, bideo eta objektuen bidez.

Gainera, garai hartako benetako bunker bat bisitatu zuten eta bonbardaketa egoera bat irudikatu zuten bertan, nahiko modu fidagarrian. Ez dezagun ahaztu nondik gatozen eta iraganean egindako akatsak.